bizikidetza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
bizikidetza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

igandea, abendua 13

Emozioak

 Ezagutzen duzue liburu hau? 


Ikasturte hasiera konfinamendu luzearen ondoren eta hainbeste denboran elkar ikusi gabe sentitu genituen emozioak kudeatzea ez da erraza izan. Hori dela eta, haurrei ahotsa ematea erabaki zen, nola sentitzen diren kontatzeko. Emoziotegi liburua erreferentziatzat hartuta, emozioak adierazten saiatuko gara pixkanaka.
Polita izan da nola transmititu duten gelako ordezkariek azken asteotan hizpide izan duten emozioa: beldurra













astelehena, abendua 2

BIZIKIDETZA

Ikusi dituzue arkupean jarri ditugun hormairudiak?
Zertarako jarri ditugu?
Zein helburuarekin?

Guk argi daukagu, Arteagabeitia gure eskola da,zure,nirea,GUREA,guztiona.

Oraindik ez bazara hurbildu ikustera, animatu nahi zaituztegu, bertan nahi dugun eskola irudikatu dugu, errespetuan, hizkuntza goxoetan, berdintasunean eta aniztasunean oinarritutako eskola batean sinesten dugu eta.

Gurekin ados bazaude, jarrai dezagun bide honetatik, eskutik helduta bidaiatzen.