asteazkena, azaroa 21

ANTZOKIA



Pasa den egunean 5 urtekoak Barakaldoko antzokira joan ginen!
             -   Eta badakizue zer ikusi genuen? Ezetz asmatu!
              - “ Jon Braun” ekitaldia ikusi genuen !
 Jon Braun indio txiki bat da. Arreba bat dauka.
Bat-batean, zoritxarrak banatu egiten ditu. Baina Jon ez da bakarrik sentitzen, bere arrebak ez baitu inoiz ahaztu.
                   Primeran pasatu genuen!!!
                   Errepikatzeko irrikitan gaude!!!






PLANETARIUM


5. mailan, eguzki sistema bi dimentsiotan eta hiru dimentsiotan egin dugu. Horretarako poliestireno bolak margoztu eta moldatu ditugu planeten proportzioak, koloreak eta ezaugarriak aintzat hartuz.


Ikusi nahi duzue nola lan egin duten haurrek? Irudiaren gainean klikatu eta argazki gehiago ikusiko dituzue

Clic encima de la imagen para ver más fotos

LIBURUTEGIRA


5 urteko umeak Arteagabeitiako liburutegian
Pasa den irailaren 28an, 5 urteko umeak joan ginen Arteagabeitiako liburutegira.
Sartu ondoren sorpresa izugarria topatu genuen. Hor neska atsegin bat zegoen gure zain ipuin polit-politak kontatzeko.
Asko gustatu zitzaizkigun entzundako ipuinak!






asteartea, azaroa 20

ORDUEKIN JOLASEAN

2. mailakook orduak ikasten hasi gara eta begira zelako blog interesgarria aurkitu dugun. Animatu eta erlojuarekin jolastu!



MATEMATIKA TAILERRAK 2. MAILAN

Sudokuak, erregletak, ordenagailua, karta jolasak… Primeran pasatzen dugu tailerretan jolasean ikasiz!

  

 

astelehena, azaroa 19

GEOGRAFIA IKASTEN: ZER BERE LEKUAN


Hauxe da 6. mailako ikasleok egin dugun lan bat. Talde txikietan egin dugu eta oso pozik egon gara. Ez pentsa, hau baino askoz gehiago ikasi dugu!

Hauexek dira lana egiteko erabili ditugun materialak:
·       kartulina
·       Espainiako mapa
·       artile
·       plastilina
·       ordenagailua izenak idazteko
·       artazi bereziak
·       itsasgarri
·       koloredun paperak

Buru-belarriz ibili gara lan hau egiten, eta oso interesgarri  iruditu zaigu. Geografia ikasi dugu beste modu batez. Penagarria da astirik ez izatea mapa guztiak era honetan egiteko.








asteartea, azaroa 13

ARTEAGABEITIAK BADU ATERPEA!!!!

Kaixo, orain guztiok disfrutatzen dugu aterpea. Baina gogoratzen duzue zenbat kostatu zaigun aterpe hau lortzea?

astelehena, azaroa 12

IRRATIA BERRIRO GUREKIN

Kaixo, aspaldiko! Berriro hemen duzue gure irrati saioak. Lehenengo hau, zuen gustukoa izatea espero dugu.
Record and upload voice >>

ELIKAGAIEN BILKETA

Bizkaiko Elikagaien Bankua
Urtero bezala, Bizkaiko Elikagaien Bankuak egiten duen elikagaien bilketara batzen gara. Gaurtik, azaroaren 12tik, azaroaren 23 arte, ostirala arte, elikagaiak ekarri ahal izango dituzue eta lehen hezkuntzarako sarreran dauden ontziak utzi.
Ekartzen duzuena, mesedez, poltsa itxietan ekarri.
Elkartea hobeto ezagutzeko interesa izanez gero, beren web orria bisita dezakezue:

Mila esker zuen laguntzagatik!

 ------------------------------------------------------------------------------------

Banco de Alimentos de Bizkaia/

Un año más nos sumamos a la campaña que realiza el Banco de Alimentos de Bizkaia. Desde hoy, 12 de noviembre, hasta el viernes 23 de noviembre, podréis traer los alimentos y depositarlos en los contenedores que encontraréis en la entrada a primaria.
Por favor, traed las bolsas cerradas.
Quien tenga interés en conocer mejor esta asociación, puede visitar su página web:

 ¡Muchas gracias a todos/as por vuestra colaboración!

ostirala, azaroa 9

OMR - OOG

Hauteskundeak gainean ditugu, hona hemen sarreretan jarri duguna



igandea, azaroa 4

EUSKARALDIA

Hasteko prest?



Informazio gehiago....gutxi barru hementxe

osteguna, azaroa 1

ARIMEN GAUA

Badakigu ohitura hau nondik datorren ?
Interesa izatekotan HAU irakurtzea gomendatzen dizuet

Eta bideo hau ere ikustea: Halloween euskal festa?

asteazkena, urria 31

OMR - OOG

Oraindik zehaztu barik dugu eguna, baina gogorararzten dizuegu hauteskundeak izango direla  azaroaren 14-15 edo 16an. Erabaki bezain laster jakinaraziko dizuegu.
Eguna heldu arte hona hemen beraien burua aurkeztu duten hautagaiak

Estos son los candidatos presentados para las próximas elecciones.
Gracias por vuestra participación.

4 URTE



Handiago ikusteko goiko aldean dagoen karratua klikatu

osteguna, urria 18

OMR - OOG

Urriaren 17an OOGetarako berriztapen partzialaren hauteskundearen kanpaina hasten da. Ikastetxetik familiak animatu nahi ditugu prozesu honetan parte hartzeko, zuen presentzia, ikastetxeko gainontzeko kideekin batera, ezin bestekoa da Eskola Kontseiluan.

A partir del 17 de octubre se abre el plazo de renovación de miembros del OMR. Desde el centro, se anima a la participación de todas las familias en este proceso ya que vuestra presencia, junto con el resto de la comunidad educativa, es fundamental en nuestro Consejo Escolar.





Gure eskolan hezkuntza sailak proposatutako egutegia onartu egin da.
La mesa electoral ha aceptado el calendario propuesto por Delegación

asteazkena, urria 17

BALKI ARTEAGABEITIAN

Gaur Balki gure eskolara etorri da bisita egitera eta bide batez oporretan non egon den kontatzera.


Argazki gehiago ikusi nahi? Egizue klik HEMEN
Si queréis ver más fotos solo teneis que hacer clic AQUI 

asteartea, iraila 25

GURASO ESKOLA

Barakaldoko udalak eskeintzen duen zerbitzua da.

 HEMEN  dituzue ikastaroak / los cursos para este primer trimestre AQUI
 

astelehena, iraila 17

BEKAK


Informazioa / información

Adi egon, informazio guztia kanpoko kortxoetan jarriko da