Pasa den otsailaren 13an 4 eta 5 urte geletako umeak Barakaldoko Antzokira joan ginen.
“Inondik inora” saioa ikusi genuen.
Rudy eta Pepo, 5 urte geletako pelutxeak, eraman genituen
gurekin eta oso ondo portatu ziren bai autobusean, kalean zein antzokian.
Barre asko egin genuen antzerkia ikusten eta Rudyri eta
Pepori ere asko gustatu zitzaien.
Beste egun batetan berriro joatea nahi dute pelutxeek.
Aiora Sedano, Leire Utxa eta Patricia Urrutia dira obra horren protagonistak eta hiruren artean umorea, poesia, zuzeneko musika eta txotxongiloak uztartzen dituen ikuskizuna eskaini dute . 50 minutu irauten duen emanaldian, postari baten zakutik atera daitezkeen gauzak ezagutuko dituzte, besteak beste.