larunbata, apirila 5

Oñatiko Natur Eskola

Apirilak 1ean, Oñatiko Natur Eskolara joan ginen 5 urteko umeak. Heldu bezain pronto, askaria hartu genuen eta jarraian, gure abentura hasi zen: basotik, zelaitik... animaliak ikusten, jaten dutena hartzen, e.a. Ibilbide polit hori amaitu genuenean, Natur Eskolara bueltatu ginen bazkaltzera. Gure bisita amaitzeko, ekintza-tailer bat egin genuen: bideotxo bat ikusi eta eskulan moduan, etxera eraman ahal izan genuen kandela bat.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

Eskerrik asko zure iruzkinagatik!!!