asteartea, abendua 16

GUZTIOK LAGUNAK GARA!!

Joan den ostiralean, Abenduaren 12an, ustekabe ederra izan genuen hiru urteko geletan. Lehenengo mailako lagunek bisita ederra egin ziguten. Gu ezagutzeko gogoan zeudela eta gure gela berdinetan haiek ere txikitan egon zirela kontatu ziguten. Haiek ere 23 lagun ziren ikastaldean, gu bezala!!Honela izanik, marrazki bana eman ziguten opari bezala eta guk poz-pozik besarkada goxoa haiei; nork bere lagunari. Zenbat urte zituzten eta zer ikasten ari ziren galdetu genien...Bukaeran Din-don-dan eta Ole-olentzero elkarrekin abestu genuen. Ze ondo !!Orain eskolan lagun haundiak ditugu!!

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

Eskerrik asko zure iruzkinagatik!!!