asteartea, abendua 1

MIGUEL GURE GELETARA ETORRI DA!

MIGUEL GURE GELETARA ETORRI DA!!


Duela egun batzuk, oso bisita bitxia izan genuen lau urteko geletan. Miguel, arratsaldeko atezaina, agertu zen oso gauza interesgarriak kontatzeko.


Guk hasieran ez genekien atezainaren lana zein zen...baina berarekin hitz egin eta gero oso ondo ulertu genuen. Berak arratsaldez egiten du lan eta goizean bere lankide Jesús arduratzen  da. Haiek duten lana ez da makala gero!! Eskolako ateak, txirrina, berogailuak, komuneko papera, gure argiak, telefonoa hartzea, giltzak ondo gordetzea... Ene!! Zenbat gauza egin behar dira guztiok eskolan gustura egoteko!
Agurtzean geuk ere eskola zaintzen lagunduko geniela zin egin genion. Mila esker Miguel eta Jesús oso lan garrantzitsua egiteagatik eta hain jatorrak izateagatik!!
 
Behean dagoen irudian klikatu bideoa ikusteko!:
https://animoto.com/play/9dKjCeFkhd0up19D2X2wGg?autostart=1



iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

Eskerrik asko zure iruzkinagatik!!!