astelehena, urria 24

5 URTEKO LAGUNOK LORATEGI BOTANIKORA

PASA DEN ASTEAN GURE HERRIKO LORATEGI BOTANIKORA JOAN GINEN. HARA HELTZEKO IBILALDITXO EDERRA EGIN GENUEN ETA BIDETIK UDAZKENEKO KOLOREAK ZUHAITZETAN HASI GINEN IKUSTEN: HORIXKAK, LARANJAK, GORRIXKAK, MARROIAK… HELDU BEZAIN LASTER, BI TALDETAN BANANDURIK, BISITALDIA HASI GINEN EGITEN GURE ANDEREÑO ETA HANGO BEGIRALEEKIN. HAINBAT FRUTA ARBOLA EZAGUTU GENUEN: LIMOIONDOA, INTXAURRONDOA, PIKONDOA, MANDARINONDOA… LAKUAN ERE EGON GINEN ETA HANTXE ARRAIN ERRALDOIAK IKUSI GENITUEN, KARPAK OMEN ZIREN, HANGO AHATEAK LASAI ZEUDEN IGERIAN…GU HELDU ARTE. BAINA GEHIEN GUSTATU ZITZAIGUNA LABERINTUA IZAN ZEN. ERDIRAINO SARTZEA ETA IRTENBIDEA TOPATZEA LORTU EGIN GENUEN. GU BAI TXAPELDUNAK!! ETA BUKATZEKO NATUR GELAN UHAZA TXIKI BANA LANDATU GENUEN. ZAILA ZEN ESKOLARA LETXUGA ONDO AILEGATZEA BAINA GEHIENOK PRIMERAN ERAMAN GENUEN. BAINA ORAIN GERATZEN DENA POLITENA DA, GURE LANDARE TXIKITXUA ZAINTZEA ONDO HAZTEKO. ANIMO BASERRITAR TXIKI HORIEK!!

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

Eskerrik asko zure iruzkinagatik!!!