asteartea, urtarrila 31

5 urtekoak Guggenheim joan gara!!

Urtarrilaren 25ean, bosturtekoak, Guggenheim-era joan ginen, museo bera eta artista batzuen lanak ikustera. Hotz handia egiten zuen; bidetik gatza zegoen izotzarekin ez irristatzeko.
Heltzerakoan…Hau sorpresa hau !Puppy zegoen gure zain! Oso pozik jarri zen gu ikustean eta bere soineko loreduna erakutsi zigun. Baina hori ez zen sorpresa bakarra. Museoan sartu eta marraskilo baten barruan sartu ginen. Bai, bai, ondo irakurri duzue. Eskultura erraldoia zen, batzuetan estu estua ,besteetan zabala. Benetan dibertigarria !Gero koadroak ikustera abiatu ginen. Ai ene!Hauek ere kristonak !Baina zer gertatzen da museo honetan ? Den dena erraldoia ote da ?Gero igogailua hartu( pentsatu zer nolako igogailua zen guztiok sartzeko ) eta han bai, koadro txikiak ere ikusi genituen.
Bisitaldia amaitu genuenean, ikasi genuena praktikan jartzeko ordua heldu zitzaigun. Bai artelan ederrak egin genituela !
Eta bukatzeko, eguraldi polita egiten zuenez, ibilalditxo bat ,museoaren ingurutik, tulipanak eta armiarma ikusteko.

Primeran pasatu genuen !Ekintza interesgarria benetan !

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

Eskerrik asko zure iruzkinagatik!!!