igandea, abendua 2

BILBOKO PORTUAN ZEHAR


Joan den hilabetean Bilboko Portua ikustera joan ginen.
Badakizue non dagoen?
Santurtzin, Zierbenan eta Getxon. Bai, hala da. Ez dago Bilbon baina “Bilboko Portua” dauka izena. Aintzinean Bilbon zegoen.
Oso interesgarri  iruditu zitzaigun. Lehenengo eta behin, bideo bat ikusi genuen. Bideoan nolakoa den portua, zer egiten den eta nola eta zer egingo duten ikusi genuen. Gero, txapa tailerra egin genuen. Eta amaitzeko autobusean joan ginen portua ikustera.
Ezin izan ginen autobusetik jaitsi, portuan aktibitate handia dagoelako. Kamioiak, garabiak, autoak, itsasontziak…,denak lanean.
Petrolio-ontziak Zierbena aldean daude, Santurtzin, batez ere,  merkantziak (janaria, arropak, makinak…) eta Getxo aldean kruzeroak (gurutzaontziak).
Uste genuena baino handiagoa da eta asko ikasi genuen.




iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

Eskerrik asko zure iruzkinagatik!!!