ostirala, otsaila 8

BELARRIAK ERNE!


Ezagutzen duzue Barakaldoko Udal Musika Banda? Oraindik ez? Kontzertu bat egiten dutenean, ez galdu, gero!
Guk, 6. mailakook suerte handia izan genuen, eta kontzertu batera joan ginen. Antzokia gainezka egon zen. Hori bai zalaparta! Musikariak agertu zirenean, isildu egin  ginen eta jotzen hasi ziren. Batez ere, pelikuletako musika jo zuten., marrazki bizidunak… Denak izan ziren ezagunak ,oso politak eta oso alaiak. Guztiok txaloka egon ginen, poz-pozik. Eta amaitu zenean “beste bat, beste bat” oihu egin genuen. Kasu egin ziguten eta beste bat jo zuten.
Berriro joango ginateke.
Entzun, entzun zatitxo hau.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

Eskerrik asko zure iruzkinagatik!!!