asteartea, ekaina 4

IDAZLEA ESKOLAN


IÑAKI ZUBELDIA

Ze suerte dugun! Atzo, maiatzak 28, beste idazle bat etorri zen eta egun osoan berarekin egon ginen. Goizez  3.ziklo osoa eta arratsaldez 4.mailaA+B.
Aurten liburuak idazten  bere 50 urteurrena  izango zela eta ospatzeko berak idatzitako lehenengo liburuari  (Euskaldun bat Marten) jarraipen bat emango ziola pentsatu zuen eta horregatik hasi zen sortzen.
Liburuaren maketa erakutsi zigun eta gainetik pixkat kontatu zigun horren liburuko grina sortararazteko. Oso polita zirudien!
Gero galderak hasi ziren egiten eta protagonista batzuk errealak zirela eta idazle berak bere gaztaroko bizipenetan oinarrituz, istorioa kontatzen zuela konturatu ziren.
Luzea zen baina interesgarria.

Argazki gehiago HEMEN más fotos.



iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

Eskerrik asko zure iruzkinagatik!!!