osteguna, otsaila 27

ANTTON KAZABON GURE ESKOLAN!

Kurtso honetan 3. mailako ikasleok bi liburu irakurri ditugu: Beñaten eskutitzak eta Momolo. Biak Antton Kazabonek idatzi ditu eta zorionez gure eskolan egon da aste honetan. Liburuei buruz hitz egin dugu eta oso ondo pasatu dugu elkarrekin. Aho korapiloekin jolasean aritu gara eta oparitxo batzuk ekarri dizkigu. Amaitzeko, bere azken liburua (Gabi eta Bernardaren komeriak) erakutsi digu. Gu irakurtzeko irrikitan gaude, eta zuek?

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

Eskerrik asko zure iruzkinagatik!!!