Martxoaren 8an urtero bezala emakumearen eguna zela
eta, ikasleekin zergatik ospatzen den egun hau gogoratzeaz gain, honako ekintza
bat egin genuen.
Bi gelon artean 8 esaldi asmatu genituen, adibidez:
“Berdintasuna=errespetua”,
“Neskak ere futbolari”, “Neskak ez gara mutilak baino gehiago, baina ezta
gutxiago ere”, “Neskak ere nahi dutena egin dezakete”, etab.
Esaldi hauek apainduta, moztu genituen eta jolastokian
zegoen hormairudi batean jarri genituen. Hormairudi honetan “Denon artean lortuko dugu” lelopean,
eskola guztiak jarri zituen bere
esaldiak.
Umeak gustora egon ziren eta gehienak animatu ziren
esaldi eta lelo ezberdinak asmatzen eta komentatzen. Benetan ekintzari etekina
atera geniola uste dugu.
Izugarrizko lana egin dugu, primerakoa!
ErantzunEzabatu