ostirala, martxoa 23

4 Urtekoak Dorremadariagan

Martxoaren 20an, 4 urtekoek gure motxilak hartu genituen txango batera joateko, hain zuzen ere, Dorre Madariagan dagoen Biodibertsitate zentrora.

 Euria ez zenez agertu kanpoan egon ginen tailerrak egiten eta hango pasai zoragarria ikusten. Urdaibai aldetik agertzen diren ekosistema desberdinak landu genituen tailerretan.

 Joan baino lehen, hango paisaiak eta haietan bizi diren animaliak aztertu genituen. Kormo Kapitaina, Txipi Txapel, Triku eta Arti gure lagunak bihurtu ziren eta haiekin batera izaki bizidunen arazo batzuk ulertu genituen.

 Izugarri gustatu zitzaigun Dorre Madariagan egin genituen ekintzak eta ikusitako erakusketa. Gainera lagunekin jolasteko eta elkarrekin bokatak jateko aukera beti erakargarria ikusten dugu.


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

Eskerrik asko zure iruzkinagatik!!!