asteartea, apirila 4

5 URTEKO MENDIZALEAK OÑATIN


Pasa den  martxoaren 30ean egun ederra pasatu genuen Oñatin. Heltzerakoan Imanol eta Aimar gure zain zeuden Natur Eskolara joaten laguntzeko, Maite eta Idoiarekin elkartzeko.
Han 4 talde egin genituen mendiko bidea egiteko. Hasieran basotik, animalien aztarnak eta bizilekuak bilatzen eta zuhaitz mota desberdinak ezagutzen; gero zelaiak, kolore askotako lorez beterik, udaberrian gaudela ez ahanzteko( nahiz eta mendi tontorretan orain dik elurra egon ) eta azkenik baserrietako animaliak: Txikipottoka, untxiak, oiloak, behiak, txahalak, ahuntzak… Batzuei jaten ematen ibili ginen. Bai dibertigarria !!
Asko ibili ondoren, nekatuta eta gosez, Natur eskolara bueltatu ginen bazkaltzeko. Sabela  bete ostean eta eguna primeran borobiltzeko kandela-tailerra.

Eguraldi ona eta egun zoragarria benetan!!!!


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

Eskerrik asko zure irizpideagatik!!!