osteguna, ekaina 22

ACEX 2017

HH2 : Azken txangoa

2 URTEKOAK ERE TXANGORA!
Urtero bezela eskolako txikienak ere ikasturteko azken txangora pozik eta gogotsu joan gara. Autobusa hartuta eta Balkiren kamiseta soinean dugula GURESKU ZENTRORA abiatu gara. A ze izerdia bota dugun, baina  hamaiketakoa janda, indarra berreskuratu eta berriro joan gara jolastera.
   ZE ONDO PASATU DUGUN!!
   ONDO PASA UDAKO OPORRAK ETA BUELTARARTE!!
   GAINERA 3 URTEKO GELARAAAAAAA!!!!! IUJIIIIIII!!!







asteartea, ekaina 20

Bigarren eguna: txontxongiloak, antzerkiak, tailerrak....



Aste Alai: 1.eguna


Oso azkar pasatu da lehenengo eguna eta zelako beroa!, baina primeran pasatu dugu!!!
Ikusi argazkiak!!

astelehena, ekaina 19

Bikar Aste Alai ri hasiera emango diogu!!!!!!!!!!!!!!



Bee Bot HH5

Eskolako Bee Bota_a 5 urteko geleetatik ibili da!!!!!!

Nork irabazi du Marrazki lehiaketa?


Scratch 2017


Aurten ere, Arteagabeitiako  umeek Bilbon Scratch Eguna ospatu zuten. Sorpresa ederrak egon ziren eta betiko lez oso giro alaia bizi izan zen. Aupa neska-mutilak!! Lan bikaina egin duzue!!!! 

ostirala, ekaina 16

Antton Irusta eskolan



ANTTON IRUSTA

2017ko maiatzaren 9an Antton IrustaArteagabeitia eskolako liburutegira etorri zen.  Liburutegian sartzean gure izenekin errimak egin zituen. Geroago antzerki bat egin genuen eta oso barregarria izan zen. Ondoren, guk klasean prestatu genituen galderak hark erantzun zituen. Ostean, Anttonek istorio polit polita kontatu zigun: seiaren istorioa. Azkenik,liburuak sinatu zituen. Primeran pasatu genuen!!!!

osteguna, maiatza 25

Antton Kazabon

ANTTON  KAZABON
Maiatzaren 9an  Antton Kazabon idazlea gure eskolara etorri zen 4.mailako ikasleok bere 2 liburu irakurri eta landu egin ditugulako.
Lehenengo eta behin bere liburuen aurkezpena egin zuen eta gero guk prestatutako galderak erantzun zituen.
Honetaz aparte, jolas batzuk egin genituen; hala  nola, ahokorapiloak, asmakizunak, ea. Irabazleak liburu bat irabazi zuen eta gainerakook  libreta txikitsu batzuk jaso genituen.

Oso ondo pasatu genuen!

astelehena, maiatza 8

ostirala, apirila 28

Landareak


1.mailakoek landareei buruzko proiektu ederra egin dute!!. Lan bikaina, neska-mutilak!!

ostirala, apirila 7

4 urtekoak gelan antzezten eta 3 urtekoak asmakizunekin jolasten!


4 URTEKOAK  IPUINA ANTZEZTEN
IZAKI BIZIDUNAK OSO GARRANTZITSUAK DIRA GURE BIZITZARAKO ETA NATURA NOLA ZAINDU BEHAR DUGUN IKASI DUGU GELAN IPUIN BATEN BITARTEZ.
                “GIZAKIA GURE LAGUNA”  IZAN ZEN LANDUTAKO IPUINA  ETA HAIEN PERSTSONAIAK ETA PAISAIAK AZTERTU GENITUEN URDAIBAIKO BIODIBERTSITATEA EZAGUTZEKO.
HAIEN AZALEAN SARTZEKO ANTZERKI BAT PRESTATZEA BURURATU ZITZAIGUN ETA TXOTXONGILOAK, PAISAIEN DEKORATUAK ETA TEXTOA PRESTATU GENITUEN.

ANTZEZTEKO EGUNA HELDU ZENEAN GELA BATEKOEK BESTE GELAKOEI EGIN GENION ETA GERO ALDREBEZ. IPUIN BATETIK ANTZEZLAN DESBERDIN ATERA ZIREN, BAINA PRIMERAN EGIN GENUEN GUZTIOK.

Hiruhilabetean behin, Pipitaki Papataki lehiaketa egiten dugu. Atzo elkartu ginen Haur Hezkuntzako neska-mutil guztiak ospatzeko. Hiruhilabete honetako asmakizuna honako hau izan da: “Itsasoaren erdian, animalia handi-handia, iturria dauka bizkarraren erdian. Pipitaki Papataki zer den nork daki?”.
Lau urteko mutiko batek irabazi zuen eta Balkik puxika bat oparitu zion. Ez dizuegu esango erantzuna baina jakin dezazuen hiru urteko neska mutilok asmatu genuela.

Gaur Aste Santuko oporrak hasten dira, ondo pasa maspasa!!

Eta gaur, nora joan da gure Balki?





Asteazkenean Arteagabeitiako ikasleak eta irakasleok

Korrika Txikian parte harte genuen!!!

Eskolan ere, Korrika Txikia antolatu genuen eta Euskararen aldeko korrikan ibili ginen!!!

osteguna, apirila 6

Korrika, Korrika......hor doa gure Balki!!

2. mailakoek atzo eta 1.mailakoek gaur Balkirekin Korrikaren ibilbidea egin dute!!!!







asteartea, apirila 4

Eta gaur gure Balki maitea....

Donostiraino ailegatu da 3.mailakoen eskutiz!!!!!!!!!!!!!!!!!!