4 URTEKOAK IPUINA ANTZEZTEN
IZAKI BIZIDUNAK OSO
GARRANTZITSUAK DIRA GURE BIZITZARAKO ETA NATURA NOLA ZAINDU BEHAR DUGUN IKASI
DUGU GELAN IPUIN BATEN BITARTEZ.
“GIZAKIA GURE LAGUNA” IZAN
ZEN LANDUTAKO IPUINA ETA HAIEN
PERSTSONAIAK ETA PAISAIAK AZTERTU GENITUEN URDAIBAIKO BIODIBERTSITATEA
EZAGUTZEKO.
HAIEN AZALEAN SARTZEKO ANTZERKI
BAT PRESTATZEA BURURATU ZITZAIGUN ETA TXOTXONGILOAK, PAISAIEN DEKORATUAK ETA
TEXTOA PRESTATU GENITUEN.
ANTZEZTEKO EGUNA HELDU ZENEAN
GELA BATEKOEK BESTE GELAKOEI EGIN GENION ETA GERO ALDREBEZ. IPUIN BATETIK
ANTZEZLAN DESBERDIN ATERA ZIREN, BAINA PRIMERAN EGIN GENUEN GUZTIOK.
Hiruhilabetean behin, Pipitaki Papataki lehiaketa
egiten dugu. Atzo elkartu ginen Haur Hezkuntzako neska-mutil guztiak ospatzeko.
Hiruhilabete
honetako asmakizuna honako hau izan da: “Itsasoaren erdian, animalia handi-handia,
iturria dauka bizkarraren erdian. Pipitaki Papataki zer den nork daki?”.
Lau urteko mutiko batek
irabazi zuen eta Balkik puxika bat oparitu zion. Ez dizuegu esango erantzuna
baina jakin dezazuen hiru urteko neska mutilok asmatu genuela.
Gaur Aste Santuko oporrak
hasten dira, ondo pasa maspasa!!
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina
Eskerrik asko zure iruzkinagatik!!!