ostirala, otsaila 8

BELARRIAK ERNE!


Ezagutzen duzue Barakaldoko Udal Musika Banda? Oraindik ez? Kontzertu bat egiten dutenean, ez galdu, gero!
Guk, 6. mailakook suerte handia izan genuen, eta kontzertu batera joan ginen. Antzokia gainezka egon zen. Hori bai zalaparta! Musikariak agertu zirenean, isildu egin  ginen eta jotzen hasi ziren. Batez ere, pelikuletako musika jo zuten., marrazki bizidunak… Denak izan ziren ezagunak ,oso politak eta oso alaiak. Guztiok txaloka egon ginen, poz-pozik. Eta amaitu zenean “beste bat, beste bat” oihu egin genuen. Kasu egin ziguten eta beste bat jo zuten.
Berriro joango ginateke.
Entzun, entzun zatitxo hau.

UNIBERTSOARI BURUZKO LAPBOOK-A


2. mailan goitik behera murgildu gara unibertsoaren gaian. Lan handia izan da baina unibertsoari buruzko lapbook ederrak egitea lortu dugu!









1.ziklokoak punk mozorrotuko gara

1. ziklokoak punkie mozorrotuko gara eta prestatuko dugun dantza abesti honekin izango da.
Punk´s not dead

asteartea, otsaila 5

AGATE DEUNA ABESTERA ATERA GARA AUZOTIK

Otsailaren 4an, Agate deuna ospatzeko auzotik atera gara. Oso ondo abestu dugu.

astelehena, otsaila 4

DORRE MADARIAGA


Otsailaren 1ean 4 urteko umeak Dorre Madariagara joan ginen. Oso egun polita izan zen eta primeran pasatu genuen. Hemen dituzue argazki batzuk ikusteko eta gozatzeko.


Argazki gehiago ikusteko argazki gainean klik egin.
Para ver más fotos clic encima.

asteartea, urtarrila 29

IRRATI SAIO BERRI, BERRIA!!!!

Kaixo, aste honetan 2.B-ko ikasleei tokatu zaie irrati saioa prestatzea. Beti bezala primeran egin dute.
Voice Recorder >>

astelehena, urtarrila 28

6.MAILAKOAK

Lehenengo eta behin familiei jakinarazi nahi diegu  seme alabak ondo heldu direla eta eguraldi kaxkarra izan arren  primeran pasatzen ari direla.



ADI
Asteazkenean pixka lehenago helduko dira, ordua jakitean hementxe jarriko dugu jakinarengainean egoteko.

Beste aldetik mezu bat heldu zaigu MINAS institutotik, ate irekiak hurrengo ostegunean izango dira arratsaldeko 5etan.

Como veis todos están bien y felices, comentaros que la hora de llegada  se adelanta, tan pronto como lo sepamos os lo diremos.
También nos ha llegado una nota desde el instituto de Minas par informaros que el día de puertas abiertas es el próximo jueves a las 17:00

BAKEAREN EGUNA

Itzelezko lana egin du Andreak egun berezi hau ospatzeko.




Txartelez inguraturik gaude, badakizu nortzu diren? Arreta jarri eta astiro eta lasaitasunez iraku ezazue, baietz interegarria dela!
 

igandea, urtarrila 27

MATRIKULAZIOA 2019-20

Laguntzeko asmoz, hemen jarriko dugu behar duzuen informazioa eta non bilatu.
Para que os resulte más sencillo aquí podeís encontrar la información necesaria

GOGORATU

Eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea
- On-line ( otsailaren 7ko 24:00etara arte)
- Ikastetxean (otsailaren 8ra arte)

Entrega de solicitudes y documentación acreditativa:
- On line (hasta el 7 de febrero a las 24:00)
- En el centro educativo (hasta el 8 de febrero)

MATRIKULAZIOAK / MATRICULACIONES 2019-20

2019-20 IKASTURTERAKO AURREMATRIKULA URTARRILAREN 28tik OTSAILAREN 8ra

Urtarrilaren 17an, EHAAn argitaratu da onarpen prozesua arautzen duen  Agindua Haur hezkuntzan, Lehen hezkuntzan eta DBHn 2019-20 ikasturterako.
El 17 de enero se ha publicado en el BOPV la orden que regula el proceso de admisión en E.Infantil, E. Primaria y e. secundaria para el curso 2019-20

 
Irudiaren gainean klik eginez zabaltzen da web orrialdea
Haciendo clic en la imagen se abre la página web

http://www.euskadi.eus/admision-educacion-infantil-primaria-y-secundaria-obligatoria/web01-a2hikast/es/

asteartea, urtarrila 22

AGATE DEUNA

Otsailaren 4an, Agate Deuna abestera joango gara. Horretarako abestiak ondo ikasi behar ditugu. Hemen dituzue etxean eta eskolan saioak egiteko.
Record music with Vocaroo >>
Online recording software >>

asteartea, urtarrila 15

UNIBERTSOA

2. mailan unibertsoa gaiarekin gabiltza bueltaka. Hona hemen planeten izenak ikasteko abestia ENE KANTAK - PLANETAK IKASTERA - NATXO DE FELIPE (OSKORRI)eta eguzki-sistema modu oso errealistan ikusteko webgunea. https://nineplanets.org/tour

URTE BERRI ON ENTZULEAK!

Urte Berri, irrati saio berri. Hemen duzue gure lagunek prestatu duten saioa. Disfruta ezazue.
Record and upload audio >>

ostirala, urtarrila 4

GABON KANTAK 2018

Olentzero eta Mari Domingi-ri harrera polita eta maitekorra egin ondoren gabon kantak abestu genituen.
Umore onez eta ilusioz beterik  aritu ginen. Zelako goiza!!!
Gainera gurdian guztientzako opariak izan genituen, ezin da gehiago eskatu!!!!



asteazkena, urtarrila 2

OLENTZERO EGUNA - 2018

Egun zoragarria izan dugu, Olentzero eta Mari Domingi Arteagabeitia eskolara etorri dira eta.
Argazkiak ikusi nahi?


Egin klik gainean eta gehiago ikusteko aukera izango duzu.
Clic en la foto para ver más.

asteartea, urtarrila 1

GABONAK 2018 TALDEKO ARGAZKIAK

Abestu ondoren Olentzero eta Mari Domingi-rekin argazkiak atera genituen.
















igandea, abendua 23

LIBURU GOMENDATUAK

Liburutegiko arduradunak, Andreak liburu hauek zuekin konpartitu nahi ditu.
Olentzero edo Errege magoak .....adi egon!!



ostirala, abendua 21

GUK ESKOLAN, ZUK ZERGATIK EZ?

Joan den ikasturtean Barakaldoko udalak egindako absentismoaren kontrako kanpainan parte hartu genuen beste eskolako ikasleekin batera. 
Orain dela gutxi jakinarazi digute  gure eskolako 4 ikasle kanpainaren irabazleak izan direla, zelako poztasuna gurea!!!! 



ZORIONAK!!!

asteazkena, abendua 19

Burmuin paralisiari buruzko hitzaldia

Atzo Ares eta Aisharen aita etorri zen burmuin paralisiari buruz hitz egitera. 2. mailakook galderaz josi genuen Fabio eta asko ikasi genuen. Mila esker hartutako lanagatik Fabio!!!

astelehena, abendua 17

4. irrati saioa PREST!

Kaixo lagunak. Oporrak hartu baino lehen beste irrati saioa eskaini nahi dizuegu. Zuen gustukoa izatea espero dugu.
Record music and voice >>