ostirala, ekaina 23
osteguna, ekaina 22
HH2 : Azken txangoa
2 URTEKOAK ERE TXANGORA!
Urtero bezela eskolako txikienak ere ikasturteko azken txangora pozik eta gogotsu joan gara. Autobusa hartuta eta Balkiren kamiseta soinean dugula GURESKU ZENTRORA abiatu gara. A ze izerdia bota dugun, baina hamaiketakoa janda, indarra berreskuratu eta berriro joan gara jolastera.
ZE ONDO PASATU DUGUN!!
ONDO PASA UDAKO OPORRAK ETA BUELTARARTE!!
Etiketak
azken txangoa
,
HH2
asteartea, ekaina 20
Aste Alai: 1.eguna
Oso azkar pasatu da lehenengo eguna eta zelako beroa!, baina primeran pasatu dugu!!!
Ikusi argazkiak!!
Etiketak
aste alai 2017
astelehena, ekaina 19
Scratch 2017
Aurten ere, Arteagabeitiako umeek Bilbon Scratch Eguna ospatu zuten. Sorpresa ederrak egon ziren eta betiko lez oso giro alaia bizi izan zen. Aupa neska-mutilak!! Lan bikaina egin duzue!!!!
Etiketak
scratch eguna
ostirala, ekaina 16
Antton Irusta eskolan
2017ko maiatzaren 9an Antton
IrustaArteagabeitia eskolako liburutegira etorri zen. Liburutegian sartzean gure izenekin errimak
egin zituen. Geroago antzerki bat egin genuen eta oso barregarria izan zen.
Ondoren, guk klasean prestatu genituen galderak hark erantzun zituen. Ostean,
Anttonek istorio polit polita kontatu zigun: seiaren istorioa. Azkenik,liburuak
sinatu zituen. Primeran pasatu genuen!!!!
Etiketak
antton irusta
,
idazleak
,
lh3
astelehena, ekaina 5
ostirala, maiatza 26
osteguna, maiatza 25
Antton Kazabon
ANTTON KAZABON
Maiatzaren
9an
Antton Kazabon idazlea gure eskolara etorri zen 4.mailako ikasleok bere 2
liburu irakurri eta landu egin ditugulako.
Lehenengo
eta behin bere liburuen aurkezpena egin zuen eta
gero guk prestatutako galderak erantzun zituen.
Honetaz
aparte, jolas batzuk egin genituen; hala
nola, ahokorapiloak, asmakizunak, ea. Irabazleak liburu bat irabazi zuen eta
gainerakook libreta txikitsu batzuk jaso
genituen.
Oso
ondo pasatu genuen!
Etiketak
antton kazabon
,
idazleak
astelehena, maiatza 8
ostirala, apirila 28
ostirala, apirila 7
4 urtekoak gelan antzezten eta 3 urtekoak asmakizunekin jolasten!
4 URTEKOAK IPUINA ANTZEZTEN
IZAKI BIZIDUNAK OSO
GARRANTZITSUAK DIRA GURE BIZITZARAKO ETA NATURA NOLA ZAINDU BEHAR DUGUN IKASI
DUGU GELAN IPUIN BATEN BITARTEZ.
“GIZAKIA GURE LAGUNA” IZAN
ZEN LANDUTAKO IPUINA ETA HAIEN
PERSTSONAIAK ETA PAISAIAK AZTERTU GENITUEN URDAIBAIKO BIODIBERTSITATEA
EZAGUTZEKO.
HAIEN AZALEAN SARTZEKO ANTZERKI
BAT PRESTATZEA BURURATU ZITZAIGUN ETA TXOTXONGILOAK, PAISAIEN DEKORATUAK ETA
TEXTOA PRESTATU GENITUEN.
ANTZEZTEKO EGUNA HELDU ZENEAN
GELA BATEKOEK BESTE GELAKOEI EGIN GENION ETA GERO ALDREBEZ. IPUIN BATETIK
ANTZEZLAN DESBERDIN ATERA ZIREN, BAINA PRIMERAN EGIN GENUEN GUZTIOK.
Hiruhilabetean behin, Pipitaki Papataki lehiaketa
egiten dugu. Atzo elkartu ginen Haur Hezkuntzako neska-mutil guztiak ospatzeko.
Hiruhilabete
honetako asmakizuna honako hau izan da: “Itsasoaren erdian, animalia handi-handia,
iturria dauka bizkarraren erdian. Pipitaki Papataki zer den nork daki?”.
Lau urteko mutiko batek
irabazi zuen eta Balkik puxika bat oparitu zion. Ez dizuegu esango erantzuna
baina jakin dezazuen hiru urteko neska mutilok asmatu genuela.
Gaur Aste Santuko oporrak
hasten dira, ondo pasa maspasa!!
Asteazkenean Arteagabeitiako ikasleak eta irakasleok
Korrika Txikian parte harte genuen!!!
Eskolan ere, Korrika Txikia antolatu genuen eta Euskararen aldeko korrikan ibili ginen!!!
Etiketak
korrika
osteguna, apirila 6
asteartea, apirila 4
Harpidetu honetara:
Mezuak
(
Atom
)









