igandea, maiatza 18

HISTORIAURREA 1

Nahiz eta berandu izan kontatu nahi dizuegu zertan aritu ziren 3 urteko haurrak aste Santuko oprorrak izan baino lehen. Egunerokoa egiteaz aparte oso proiektu interesgarria egin genuen: historiaurrera goaz!!!!
Martxoaren 3an sorpresa ederra izan genuen psikomotrizitate gelan, norbaitek - agian BALKik ?- sorpresaz betetako poltsa utzi zigun. Zer ote zegoen barruan jakin nahi duzue?
Historiaurreari buruzko zenbait gauza, benetan interesgarria!!!
Eta honela hasi zen gure proiektua.
Hortik gutxira Bumba eta Balu gure geletara joan ziren liburuak uztera. Haurrei asko gustatu zitzaien eta askotan hartzen eta begiratzen zituzten. Jasotako materialarekin txoko berri bat osatu genuen.

Zenbat eta interesgarriagoa izan zenbat eta zalantza gehiago sortu ziren, zalantza horiei erantzunak emateko informazioa behar genuen, eta nori eskatu?. Argi geneukan: gurasoei
Ondo antolatzeko asmoz proposatu genien taldeka lan egitea eta informazioa taldekatzea denek gauza bera ez ekartzeko eta ahal zen neurrian aberatsagoa izateko. Ume bakoitzak erabaki zuen zer galdetuko zuen etxean eta oharra prestatuko genuen errezteko


Eta inportanteena, besteekin konpartitu zuten etxean ikasi zutena
Ikus ezazue ze adi egoten ziren !


Oso ekintza dibertigarriak egin zituzten, txotxongiloak haien aurpegiekin, mamutak eta eskuak negatibo eran ( haitzuloetan aurkitzen diren moduan), bai ederki pasatu zutela!



iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

Eskerrik asko zure iruzkinagatik!!!