Martxoaren 12an Kimetz Arana artzaina egon zen gure eskolan.
Arratsaldean etorri zen eta ordubetez hitz egiten egon zen gurekin. Bere
bizitza kontatu zigun: nortzuk ziren bere gurasoak, zer egiten zuten, zergatik
den artzaina…. bere nondik norako guztiak azaldu zizkigun. Oso
interesgarria izan zen. Konturatu ginen beti izan duela jakin-min handia eta
horrek eraman duela hainbat gauza egitera: dantza, artzain eta nekazari lana,
musikaria. Trapagan jaio zen baina hori
ez zen arazoa izan bere euskalzaletasuna garatzeko. Bere euskararekiko
maitasuna transmititu zigun. Oraindik gaztea bada ere, bere bizitza oso
erakargarri iruditu zatzaigun.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina
Eskerrik asko zure iruzkinagatik!!!