asteartea, apirila 2

HAUR ETA GAZTE LITERATURAREN EGUNA

“HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA”  ,apirilak 2, gure eskolan ospatu da.

1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, IBBYk (www.oepli.org/pag/eu/ibby.php)  Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen du, haur eta gazteentzako kalitatezko liburuak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko.

Ikasleek haiek irakurritako liburuei buruz iritzia eman  dute eta  liburutegiaren barruan  zein kanpoan jarritako ormirudietan koloretako post- it-en bitartez itsatsi dute.
Baita agertu den informazio interesgarria erabili dute taldeka irakurtzeko, mezuak aztertzeko,… ere.

Aste eta egun polita  apaintzen eta girotzen egon garelako.
Erabili den leloa: (3 hizkuntzetan)

“Itzali telebista eta piztu liburu bat”. “Turn the TV off, turn a book on”. “Apaga la tele, enciende un libro”.





Badakizue zer dago idatzita? Hurbil zaitezkete eta irakur ezazue! Gonbidatuta zaudete gero!




iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

Eskerrik asko zure iruzkinagatik!!!