Joan den ostiralean, maiatzaren 17a, idazlea Antton Kazabon liburutegira hurbildu zitzaigun eta hau sospresa!!! bertsolari moduan hasi
zela berba egiten eta denok isil-isilean egon ginen entzuten eta gero parte
hartzen.
Denbora osoan bere liburuei buruz
egongo zela hitz egiten pentsatu genuen , baina ez, ekintza politak egin
zituen; hau da, ikasleek bere izena esaten zutenean berak bertso bat botatzen
zuen edo bere poltsatik liburu bat atera eta kontatu istorioa,…oso
interesgarria izan zen.
Berak ekarritako liburuekin Ikasleak oso animatuta zeudenez, jolas
batzuk egin zituen eta hobeto egin zutenei liburu bat oparitu zien eta
klaserako beste bat.
Hasieran irakaslea izan zela esan zuenez, ikasleek galderak egin zizkioten
jakiteko nola idazle bihurtu zela jakiteko eta idaztea hain zaila ez zela
konturatu ziren. Bukatzeko ordua zenez
agurrak eta sinadurak liburuetan egin zituen.
Oso ondo egon zen eta umeak pozik.
Argazki gehiago HEMEN
AQUI más fotos
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina
Eskerrik asko zure iruzkinagatik!!!