ostirala, martxoa 6

ARTEAGABEITIAN MARTXOAK, 8 OSPATU DUGU!

Urtean zehar, hainbat ekintza egiten ditugu genero berdintasuna lantzeko, hala ere, martxoak 8 arekin batera aste honetan zehar lanketa sakonagoa egin dugu eta emakumeen biografiak (zientzialariak, kirolariak, artistak, asmatzaileak…) eta gure ikasleen amen, izekoen, amamen… lanbideak landu ditugu. Hau dana biltzeko bi mural sortu ditugu. Hemen dago nagusiek egindakoa eta bihar txikiek egindako murala ikusiko duzue.



Eskolako pankarta txikia  geratu zaigu eta  3. mailakoek haien pankarta egin dute.  Lan bikaina ere hauena.



Pankarta hau LH 3A-koek egin dute.




Eta hau LH 3B-koek


Mari More Gaur morez jantzi gara, danok bat garela adierazteko, batzuk lazoa, beste batzuk jertsea, kamiseta, diadema… Eskumuturrekoak ere egin ditugu.
Beste argazki batzuk ikusteko HEMEN klikatu

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

Eskerrik asko zure iruzkinagatik!!!