osteguna, martxoa 19

ESKOLAKO ETETEA-AGINDUA




Honen bidez jakinarazi nahi dizuegu gertaeren bilakaera eta agintari eskudunak aplikatzen ari diren neurriak direla eta, eskola-jarduera presentzialen etetea beste abisu bat eman arte luzatzen dela.
Dakizuenez, Covid-19 birusaren ondorioz ezarritako neurri epidemiologikoak irauten duen bitartean, irakasleek haien etxetik egingo dute lan, ikasleek hezkuntzarako duten eskubidea bermatuz. Arteagabeitia eskolako klaustroa horretan ari da, zuen seme-alabei lana bidaliz, baliabideak eskainiz, zalantzak argitzeko prestutasuna azalduz eta familiekin lan-ordutegiaren baitan komunikazio irekia mantenduz.
Baina, ezin gara nahastu eta ezin dugu ahaztu, ikasturte hau ez dela amaitu; egiteko, irakasteko eta ikasteko era aldatu bada ere. Ondorioz, irakasleek ikasleek egiten duten lanaren jarraipena eta balorazioa ere egingo dute.
Hau guztia kontuan izanik, Ikastetxeko Zuzendaritza Taldeak familiei hurrengo konpromisoak har ditzazuen eskatzen dizue:
1. Zuen emailak aktibatuta izatea eta  begiratzea jasotako lanak eguneratuta izateko.
2. Erraztasunak ematea ikasleei etxean lan egin dezaten: errutina bat, leku aproposa lan egiteko, etab. Ikasleek egunero lan egitea,  astelehenetik ostiralera.
3. Edozein zalantza izanez gero, irakaslearekin jartzea kontaktuan hura argitzeko.
4. Emailen bidez ezin bada, telefonoz egingo dugu
Animo guztioi. Denon artean lortuko dugu eta!
Os informamos que debido a la evolución de los hechos y  las medidas que la autoridad competente está aplicando, la suspensión de las actividades escolares presenciales se prolonga hasta nuevo aviso.
Como sabeis, mientras dure la medida epidemiológica impuesta por el virus Covid-19, el profesorado trabajará desde su domicilio garantizando el derecho del alumnado a la educación. El claustro de Arteagabeitia trabaja en ello, enviando trabajo a vuestros hijos, ofreciéndoles recursos, mostrando disposición para resolver dudas y manteniendo una comunicación abierta con las familias dentro del horario laboral.
Pero, no podemos confundirnos y no podemos olvidar que este curso no ha terminado, aunque haya cambiado la forma de hacer, de enseñar y de aprender. En consecuencia, el profesorado realizará también un seguimiento y valoración del trabajo que realizan los alumnos y alumnas.
Teniendo en cuenta todo lo anterior, el Equipo Directivo del Centro solicita a las familias que asuman los siguientes compromisos:
1. Mantener activados vuestros emails y revisar para mantener actualizados los trabajos recibidos.
2. Facilitar a los alumnos el trabajo en casa: una rutina, un lugar ideal para trabajar, etc. Que los alumnos trabajen todos los días, de lunes a viernes.
3. Poneros en contacto con el profesor para aclarar cualquier duda.
Si no es posible por email, lo haremos por teléfono

Denon artean lortuko dugu, Animo!

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

Eskerrik asko zure iruzkinagatik!!!