Urtarrilak 30ean Bakearen Eguna ospatu dugu 3 urteko geletan.
Galdetu diegunean haurrei haientzat zein den bakea, ez jakitearen aurpegia jarri digute; hau kontutan izanda beste eran galdetu diegu:
zer egin dezakegu gelan ondo egoteko eta lagunekin pozik egoteko?
Berehala hasi dira beraien iritziak botatzen: lagunak izan, konpartitu, besarkatu, barre egin, pozik egon, musuak eman, ez jo, ez borrokatu, elkarrekin jolastu,....
Azaldu diegu gure proposamena, uso erraldoi bat egingo dugula denen artean, elkarlanean egongo direla eta koloretako paperak itsatsiko ditugula usoaren barruan. Honez gain gurasoei eskatu diegu laguntza, bihotzen barruan idatzi behar zuten haurrek esandakoa edo haiei bururatzen zitzaina bakearekiko jarrera baikorra eskolan lantzeko.
Ekintza hau ondo burutzeko ezinbestekoa izan da gurasoen laguntza, beraz eskertu nahi diegu haien parte hartzea
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina
Eskerrik asko zure iruzkinagatik!!!