ostirala, apirila 7
Asteazkenean Arteagabeitiako ikasleak eta irakasleok
Korrika Txikian parte harte genuen!!!
Eskolan ere, Korrika Txikia antolatu genuen eta Euskararen aldeko korrikan ibili ginen!!!
Etiketak
korrika
osteguna, apirila 6
asteartea, apirila 4
GURE LAGUN BERRIAK ETA… HANDIAK
Aurten ezuzteko ederra izan dugu: Gurutzetako Institutuko lagunak
gurekin, 5 urtekoekin, egotera etorri dira.
Gabon aurretik lehenengo topaketa izan genuen. Aurretik bideoa prestatu genuen, haiek gu apur bat ezagutzeko. Eta haiek
hormirudi politak bidali zizkiguten. Bisitaren egunean taldeka jarri ginen
haiek prestatutako ekintza eta jolas interesgarriak burutzeko. Oso pozik egon
ginen lagunekin eta agurtzeko gure opari
ederrak eman genizkien.
Hain gustura egon ginenez martxoan berriro itzuli dira haien ekitaldi
zoragarria eskaintzeko: magia, antzerkia, ipuinak… Lanean jo ta ke ibili ginen
eta gainera etxera ipuintxo bat eraman genuen. Amaitzeko inauterietako taldeko
argazkia eman genien haien gelak apaintzeko.
Zein ondo gauden lagun nagusiekin !!!!
Itzuliko ote dira ????
Etiketak
ELKARBENTURA MARTXOA
5 URTEKO MENDIZALEAK OÑATIN
Pasa den martxoaren
30ean egun ederra pasatu genuen Oñatin. Heltzerakoan Imanol eta Aimar
gure zain zeuden Natur Eskolara joaten laguntzeko, Maite eta Idoiarekin elkartzeko.
Han 4 talde egin genituen mendiko bidea egiteko. Hasieran basotik,
animalien aztarnak eta bizilekuak bilatzen eta zuhaitz mota desberdinak ezagutzen;
gero zelaiak, kolore askotako lorez beterik, udaberrian gaudela ez ahanzteko( nahiz
eta mendi tontorretan orain dik elurra egon ) eta azkenik baserrietako animaliak:
Txikipottoka, untxiak, oiloak, behiak, txahalak, ahuntzak…
Batzuei jaten ematen ibili ginen. Bai dibertigarria !!
Asko ibili ondoren, nekatuta eta gosez,
Natur eskolara bueltatu ginen bazkaltzeko. Sabela
bete ostean eta eguna primeran borobiltzeko kandela-tailerra.
Etiketak
oñati
astelehena, apirila 3
ostirala, martxoa 31
Korrika!!!!!!
6.mailakoek gure Balki maitea Otxandiotik Gasteizera eraman ZUTEN ATZO.
Gaur ,5.mailakoek Gasteizetik Lodosara eraman dute.
Hor doa korrika tipi-tapa!!!!!!!!!!!!
Gaur ,5.mailakoek Gasteizetik Lodosara eraman dute.
Hor doa korrika tipi-tapa!!!!!!!!!!!!
Etiketak
korrika
ostirala, martxoa 24
Mateabentura: 2.topaketa
Martxoaren 13an, bigarren aldiz,
Gurutzeta Institutuko ikasleek 2. mailako
ikasleekin landu zituzten iharduera erakargarriak:
·
Zenbakiak
ordenatzea itsasontzi batean kokatzeko.
·
Irudizko eta
zenbakizko sudokuak, Minions-eko pertsonaia koloretsuekin puzzle ezberdinak
sortzeko.
·
Irudi
simetrikoak irudikatzea eta pieza geometriko berdinak topatzea eta eredua
bezala koloreztatzea.
Guztiek lan egiteko gogoa eta
ondo pasatzeko asmoa nabarmendu ziren.
Eta agurtu baino lehen, taldeko
argazkiak atera ziren arratsalde dibertigarria gogoratzeko.
Etiketak
mateabentura
TXISTU BANDA ESKOLAN
Martxoaren
2an Txistu Bandaren musikariak gure eskolara etorri ziren. Haur Hezkuntzako 4
urteko umeekin egoteko.
Musika tresnak ikusiz gero kontzertu didaktiko batez gozatu ziren.
Etiketak
txistu banda
astelehena, martxoa 20
Ipuin Abentura!
Kaixo,
4.mailakoak gara eta Ipuin abentura honetan murgildu gara. Oso interesgarria eta polita izan da. Gainera beste eskola batzuek eta guk asmatu ditugun ipuinak Barakaldoko udaletxeko elkarteak aurten argitaratuko ditu liburu baten medioz.
4.mailakoak gara eta Ipuin abentura honetan murgildu gara. Oso interesgarria eta polita izan da. Gainera beste eskola batzuek eta guk asmatu ditugun ipuinak Barakaldoko udaletxeko elkarteak aurten argitaratuko ditu liburu baten medioz.
Etiketak
lh4
astelehena, martxoa 13
ostirala, martxoa 10
2.mailakoak Planetarioan
Durangoko Planetarioa bisitatzera joan ginen 2.mailakook. Han planetarioa ezagutzeko aukera eman zigun hango irakasleak, Esteban. Mila esker gure galderak eta zalantzak argitzeagatik. Primeran pasa genuen!
Etiketak
lh2
,
plametaruim
osteguna, martxoa 9
astelehena, martxoa 6
astelehena, otsaila 27
igandea, otsaila 26
Harpidetu honetara:
Mezuak
(
Atom
)

















