asteartea, apirila 4

GURE LAGUN BERRIAK ETA… HANDIAK

Aurten ezuzteko ederra izan dugu: Gurutzetako Institutuko lagunak gurekin, 5 urtekoekin, egotera etorri dira.
Gabon aurretik lehenengo topaketa izan genuen. Aurretik bideoa prestatu genuen, haiek gu apur bat ezagutzeko. Eta haiek hormirudi politak bidali zizkiguten. Bisitaren egunean taldeka jarri ginen haiek prestatutako ekintza eta jolas interesgarriak burutzeko. Oso pozik egon ginen lagunekin eta agurtzeko  gure opari ederrak eman genizkien.
Hain gustura egon ginenez martxoan berriro itzuli dira haien ekitaldi zoragarria eskaintzeko: magia, antzerkia, ipuinak… Lanean jo ta ke ibili ginen eta gainera etxera ipuintxo bat eraman genuen. Amaitzeko inauterietako taldeko argazkia eman genien haien gelak apaintzeko.
Zein ondo gauden lagun nagusiekin !!!!

Itzuliko ote dira ????

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

Eskerrik asko zure iruzkinagatik!!!