astelehena, ekaina 18

1.ziklokoak ingeleseko klasean



Gure proiektua aurrera eramateko (Tu tu tu inguruko hostoak behatu) honako dantza hau prestatu genuen Ingeleseko saioetan. Zein ondo dantzatzen dugun eta gainera ingelesez.  Lan paregabea egin dugu!!!



6. mailakoen agurra

6.A
Dakizuenez, aurten eskolatik joango gara. Ia guztiak txikiak ginenetik eskola honetan egon gara eta asko maite dugu.
Oso ondo pasatu dugu eta asko ikasi dugu. Maisu eta andereñoekin oso pozik egon gara, oso majuak izan bitira.
Arteagabeitian momentu dibertigarri batzuk pasatu ditugu, adibidez urtero Aste Alai ospatu dugunean edo inauterietan mozorratu garenean. Beste momentu batzuetan serioago jarri gara, esate baterako gure aterpea lortzeko ekintza batzuk egin ditugunean. Azkenean hor daukagu, guk ez dugu asko disfrutatuko baina zuek bai eta hori lorpen handia izan da.
Institutura joatea tokatzen zaigu, baina inoiz ez dugu esperientzia hau ahaztuko: patioan lagunekin egotea, andereñoekin gauzak egitea, gure Balki ikustea…
Agur hau ez da betirako izango, agur hau ikusi arte besterik ez da, seguru gaude  bizitzaren bidean elkar ikusiko dugula.
Agur Arteagabeitia!
Musu asko!


6.B Honaino heldu da gure ibilbidea eskola honetan. Hemen une onak eta txarrak izan ditugu. Laguntza handia izan dugu eta lagun onak ezagutu ditugu. Giro alaian bizi izan gara eta babestuak sentitu gara ere. Agur esateko ordua heldu da. Ez da erreza gure bigarren etxea izan den hau uztea, baina garai berriei ateak irekitzeko prest gaude eta horregatik irrifarre batekin eta gogoz beteta egingo diogu aurre etorkizunari. Betirako gure bihotzean izango zara ARTEAGABEITIA eskola!

4. mailakoak Clara Campoamorren "ACEX" programan


Gaur, maiatzak 22, Clara Campoamor Kultur Etxean, ACEX programako irakasleek antolatutako tailerretan, 4.Bko ikasleok parte hartu dugu.
Helburua, ereduak ikusita, monstruo bat egitea izan da. Primeran pasatu dugu eta egindako lanak eskolara ekarri ditugu.
Amaitzean, liburu batean sinatu dugu eta nahi izan ditugun komentarioak ere idatzi ditugu.
Oso gustora egon gara.








5 URTEKOAK “ KONTZERTU DIDAKTIKOAK”

MAIATZAREN 24AN, HAUR HEZKUNTZAKO 5 URTEKO UMEOK BARAKALDO ANTZOKIRA JOAN GINEN ‘KONTZERTU DIDAKTIKOA’-Z GOZATZERA! KONTZERTU-MOTA HONEN HELBURUA MUSIKARA HURBILTZEA ZEN ERA LUDIKO ETA AKTIBOAN. IKUSKIZUN OSO ENTRETENIGARRIA ETA DIBERTIGARRIA IZAN ZEN! HONA HEMEN EGINDAKO ARGAZKIAK! PRIMERAN PASA GENUEN!!

asteazkena, ekaina 6

HONDARTZA ARTEAGABEITIA ESKOLAN?

KAIXO, LAGUNAK ! 2 ETA 3 URTEKO UMEEK BALKI LAGUNDU NAHI DUTE. HONDARTZARA LEHENENGO ALDIZ JOANGO DA ETA EZ DAKI NOLAKOA DEN.

EGURALDI HONEKIN HONDARTZARA JOATEKO MODURIK EZ DAGOENEZ, ESKOLARA EKARTZEA PENTSATU DUGU.

BEITU ZER EGIN DUGUN...

GURE ARGAZKITXOAK , AREA, MASKORRAK ETA HONDARTZAKO JOSTAILUAK GELARA EKARRI DITUGU JOLASTEKO ETA BALKIRI ERAKUSTEKO.

PRIMERAN PASATU DUGU JOLASTEN HONDARRA ETA URAREKIN ETA AZKENIK, GUZTION ARTEAN, HORMA IRUDI EDERRA EGIN DUGU GURE PASABIDEA APAINTZEKO.

EA BEROA HELTZEN DEN HONDARTZARA BENETAN JOATEKO….

BALKI BEZALA , IRRIKITAN GAUDE ETA !!!

astelehena, ekaina 4

ADI, ADI 3. ziklokoek esaten digutenarekin!!!

LH-ko 5. eta 6. mailako ikasleok zenbait jaki aztertu eta gero, egunero jaten dugunaz jabetu gara eta gomendio moduan ondoko triptikoa sortu dugu osasungarriak diren produktuekin.

astelehena, maiatza 28

DENOK LEKEITIORA EKAINAREN 3an

Bai, datorren igandean euskal eskola publikoaren jaia ospatuko da Lekeition. Animatu zaitezte eta zuen seme alabak eraman. Si, el próximo domingo se celebra la fiesta de la escuela pública vasca. Anímate y lleva a tus hijos o hijas.

astelehena, maiatza 21

HEMEN DUZUE IRRATI SAIO BERRIA

ETA GURE LAGUNEK AZALTZEN DUTEN BEZALA AURTENGO AZKENA.
Online recording software >>

astelehena, maiatza 14

MATEMATIKAREN NAZIOARTEKO ESKOLA-EGUNA


2000 urtean, Nazioarteko Matematika Urtean hain zuzen, maiatzak 12a Matematikaren Nazioarteko eskola-eguna ezarri zuen UNESCOk. Data hau aukeratu zen Pedro Puig Adam-en omenez, 1900eko maiatzaren 12an jaio baitzen. Gizon hau Matematika irakaskuntza-sailan oso ezaguna izan zen mundu osoan.


Askotan galdetuko diozue zeuen buruari zertarako balio duen Matematika... Ba sinetsi ala ez, edonon dago! Uste dugun baino leku eta egoera gehiagotan. Eta matematikaz ari garenean ez dira zenbakiak soilik, beste atal batzuk badaude oso garrantzitsuak ere bai.


Zer uste duzue zuek?
Prest zaudete zuen iritziak emateko? Animatu!!!!!

En el año 2000, declarado por la UNESCO Año Mundial de las Matemáticas, se instituyó la celebración del día 12 de mayo como Día Escolar de las Matemáticas por la Federación Española de Sociedades de Profesores de Matemáticas (FESPM). La fecha elegida para esta celebración, 12 de mayo, coincide con la del nacimiento del insigne matemático Pedro Puig Adam, que fue el iniciador de la didáctica de las matemáticas en nuestro país, y que nació en 12 de mayo de 1900.

 

astelehena, maiatza 7

12. irrati saioa zuekin!!!!!!

UDABERRIA HELDU DA ETA BESTE IRRATI SAIO BAT EKARRI DIGU. DISFRUTA EZAZUE!!!!!
Audio recording software >>

igandea, apirila 22

LURRAREN EGUNA

Nazio Batuek apirilaren 22a hautatu dute « Amalurraren nazioarteko eguna» ospatzeko. 


Irudiaren iturria

Zergatik ospatzen da?
Zuek zer egiten duzue zaintzeko?

asteartea, apirila 17

Cuento del miedo / Beldurraren ipuina



Askotan bezala, hemen duzue beste ipuin bat familian ikusteko eta zuen seme-alabekin komentatzeko. Espero dut zuen gustokoa izatea!!  / Como otras muchas veces, os dejamos otro cuento para ver en familia. ¡Esperamos que os guste!

astelehena, apirila 16

GOZA EZAZUE GURE 11. IRRATI SAIOA


ce Recorder">Record and upload audio >>

ostirala, martxoa 23

ZE GOXOAK DIREN GAILETAK!

Balki gure eskolara bueltatu da, badakizue zergatik?
Entzun aditasunez!
2 urteko geletan egunero hamaiketarako gailetak jaten dira, gehienetan ekarritakoak borobilak dira baina azken boladan forma ezberdinetakoak izan ditugu eta horregatik zalantza handia sortu zen ...zein nolako forma izaten dute?
Balkiri luzatu genion galdera eta bide batez forma ezberdinetako gailetak  ekartzeko eskatu genion.
Bi egun pasa ondoren hor izan genuen sorpresa itzela.
Balkiri esker gaileta dastatzeko aukera izan dute eta formak primeran  ikasi dute.
Eskerrik asko BALKI 😋 
Egin klik irudiaren gainean argazki gehiago ikusteko


Si queréis ver más fotos clic en la imagen

Felices vacaciones de Semana Santa / Aste Santuko opor onak pasa!!

Bueno, hemos llegado al final de este 2º trimestre. Desde Arteagabeitia eskola, os deseamos unas felices vacaciones.

¡¡¡Disfrutadlas y coger fuerzas para el 3º!!!!😀Nos vemos el día 9 de abril!



2.hiruhilabetea bukatu egin da. Arteagabeitia eskolatik, opor zoriontsuak opa dizkizuegu.

Disfrutatu eta 3.hiruhilabeterako indarrak hartu itzazue!!! Apirilaren 9ra arte!

Agur beroaaaaaaaaaaaa!!!!🙋


ZEIN ONDO PASATZEN DUGUN!

Ikusten den moduan haurrak askatasun osoz erabiltzen dituzte tapoiak eta tutuak. Materiala eskura izaten horrelako egoerak sortzen dira: tapoiak sartu eta atera tutuetan, tutuak erabili dorreak egiteko, tapoiak multzokatu, banatu, konpartitu, gehitu, biratu, kolpatu, besteen laguntza onartu, laguntza eskaini, besteen lana errespetatu .... eta batez ere ondo pasatu.
Zenbat gauza ikasten dugun jolasten!
Klik irudiaren gainean gehiago ikusteko



Podemos ver más fotos si hacemos clic en la imagen

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA MARTXOAREN 8a


Martxoaren 8an urtero bezala emakumearen eguna zela eta, ikasleekin zergatik ospatzen den egun hau gogoratzeaz gain, honako ekintza bat egin genuen.
Bi gelon artean 8 esaldi asmatu genituen, adibidez:

“Berdintasuna=errespetua”, “Neskak ere futbolari”, “Neskak ez gara mutilak baino gehiago, baina ezta gutxiago ere”, “Neskak ere nahi dutena egin dezakete”, etab.

Esaldi hauek apainduta, moztu genituen eta jolastokian zegoen hormairudi batean jarri genituen. Hormairudi honetan “Denon artean lortuko dugu” lelopean, eskola guztiak  jarri zituen bere esaldiak.

Umeak gustora egon ziren eta gehienak animatu ziren esaldi eta lelo ezberdinak asmatzen eta komentatzen. Benetan ekintzari etekina atera geniola uste dugu.



4 Urtekoak Dorremadariagan

Martxoaren 20an, 4 urtekoek gure motxilak hartu genituen txango batera joateko, hain zuzen ere, Dorre Madariagan dagoen Biodibertsitate zentrora.

 Euria ez zenez agertu kanpoan egon ginen tailerrak egiten eta hango pasai zoragarria ikusten. Urdaibai aldetik agertzen diren ekosistema desberdinak landu genituen tailerretan.

 Joan baino lehen, hango paisaiak eta haietan bizi diren animaliak aztertu genituen. Kormo Kapitaina, Txipi Txapel, Triku eta Arti gure lagunak bihurtu ziren eta haiekin batera izaki bizidunen arazo batzuk ulertu genituen.

 Izugarri gustatu zitzaigun Dorre Madariagan egin genituen ekintzak eta ikusitako erakusketa. Gainera lagunekin jolasteko eta elkarrekin bokatak jateko aukera beti erakargarria ikusten dugu.


osteguna, martxoa 22

Historiaurrea 2.mailan


2.mailakoen hiruhilabete honetako lan bat Historiaurrea izan da.

Zorionak lagunok!!!!! Lan ederra egin duzue eta.





asteazkena, martxoa 21

5 urtekoak Oñatin / Los alumnos-as de 5 añitos en Oñati


Martxoaren 12 an Oñatiko natur eskolara joan ginen.
Bertako abereak eta baserriko bizimodua ezagutu genuen :  untxiak, behiak, zaldiak, oiloak…
Ibilbidean animaliak eta hauen lorratzak, xomorroak, inguruko zuhaitz eta landareen fruitu, lore, hostoak aztertu eta batu genituen.
Arratsaldean instalazioetan tailer desberdinak egin zitezkeen : batutako hazien landaketa, animalien karetak, zintzilikagailuak….Guk argizarizko kandelak egin genituen!
Primeran pasa genuen!
Eskerrik asko Erlantzi, Ainhoari eta Mariari gurekin etortzeagatik!