asteartea, martxoa 17

UMEEKIN LANEAN JARRAITZEN DUGU

Osakidetzatik gomendatzen digutenez, lehentasuna etxean mantentzea da; hala ere, ikasleekin telematikoki lan egiten jarraitu nahi dugu. Materialak prestatzen ari gara eta posta elektroniko bidez zuekin edo zuen seme-alabekin konektatzen gara, ahal den neurrian lan-erritmoarekin jarraitzeko.

Hasteko hemen jarriko ditugu esteka interesgarriak:
Haur hezkuntzarako: IPUINAK
http://sorginatxirulina.eus/es/cuentos/
https://www.symbaloo.com/mix/ipuinakeuskaraz
https://www.symbaloo.com/mix/ipuinakpowerpointak
HH 5 urteko gelan blog bat sortu dute, baina pribatua da, bakarrik gelakoek ikus dezakete.
Lehen hezkuntzarako:
1.zikloan Mitific erabiltzen jarraitzeko etxetik
2.mailakoentzat blogan agertzen dena: https://lh2arteagabeitia.blogspot.com/ 
3.mailako bloga:https://lehenhezkuntza3.wordpress.com/
4.mailan:emailen bidez bidaltzen dute eginbeharrekoa
3.zikloan classroom bidez bideratzen dute lana
Ingelesa:https://englisharteagabeitia.blogspot.com/

  IPUINAK/ CUENTOS
https://vimeo.com/showcase/195440


JOLASAK
https://www.urtxintxa.eus/jolasguneak/jolasak/?jolasgunemota=jolasak

Como nos recomiendan desde sanidad lo prioritario es mantenerse en casa, sin embargo queremos seguir trabajando telemáticamente con los alumnos. Estamos preparando materiales y conectándonos a través de email con vosotros o vuestros hijos para seguir en la medida que sea posible con el ritmo de trabajo. 
En los enlaces podeis ver ideas y recursos interesantes. 

Gutxi barru informazio gehiago
Mesedez zaindu

ostirala, martxoa 13

ZERGATIK EZ GOAZ ESKOLARA?

Hona hemen Hezkuntza Sailatik heldu zitzaiguna eta eskolako atarian jarri genuena zuei abisatzeko.



osteguna, martxoa 12

ZER DA CORONAVIRUS?

Askotan ez da erreza umeei gertatzen dena azaltzea, hau erabiliko dugu eskolan laguntzeko. Etxean ere erabiltzeko prest?

igandea, martxoa 8

GORA AMA LANGILEAK!

Hemen dago LH1. mailak egin duen lan polita.
HEMEN klikatu beste irudiak ikusteko



LH2. mailakoek ere lan bikaina egin dute.  Ikusi nahi duzue?


HEMEN klikatu beste irudiak ikusteko

larunbata, martxoa 7

GORA EMAKUMEOK!

Eskolako txikitxuek emakumearen eguna ospatu dugu. Munduan dauden emakume zoragarrien bila aritu gara. Eta hara non.... etxean bertan topatu ditugu maitagarrienak! amama, izeko, biramama, amatxu, andereño, lehengusina.... Guztiok ikusteko zer nolako lan bikaina egiten duten hormairudi hau egin dugu. Ederra, ezta?

ostirala, martxoa 6

ARTEAGABEITIAN MARTXOAK, 8 OSPATU DUGU!

Urtean zehar, hainbat ekintza egiten ditugu genero berdintasuna lantzeko, hala ere, martxoak 8 arekin batera aste honetan zehar lanketa sakonagoa egin dugu eta emakumeen biografiak (zientzialariak, kirolariak, artistak, asmatzaileak…) eta gure ikasleen amen, izekoen, amamen… lanbideak landu ditugu. Hau dana biltzeko bi mural sortu ditugu. Hemen dago nagusiek egindakoa eta bihar txikiek egindako murala ikusiko duzue.



Eskolako pankarta txikia  geratu zaigu eta  3. mailakoek haien pankarta egin dute.  Lan bikaina ere hauena.



Pankarta hau LH 3A-koek egin dute.




Eta hau LH 3B-koek


Mari More Gaur morez jantzi gara, danok bat garela adierazteko, batzuk lazoa, beste batzuk jertsea, kamiseta, diadema… Eskumuturrekoak ere egin ditugu.
Beste argazki batzuk ikusteko HEMEN klikatu

osteguna, martxoa 5

GURE ESKOLA, GURE ZUHAITZA

Loratu edo hezi, gauza bera da? Gure eskolan sartzen garenean eta burua ezkerralderantz mugitzen badugu, han, paretan, zuhaitz loredunak begiratuko gaitu bere emozioak, hitz izkutuak, baloreak, edukinak bere magia transmititzeko nahian. Agian berari begira geratzen bagara bere maitasuna sentituko dugu, agian loreei begira gure komunitatea sentituko dugu eta hórrela ulertuko genuke hitz pottolo horiek ez direla hutsak, EZ,EZ!!!!guztiz kontrakoa!!!!!. Arteagabeitia eskola bizirik dagoela eta bere taupadak ponpatzen dituela esan nahi dute, eta taupada bakoitzean ikaslegoa, irakaslegoa, familiak, irakasle ez diren langileak bagaude, Arteagabeitiakideak garelako , taldea osatzen dugulako eta azken finean zu gu bihurtzen delako. Horregatik…….. Hurrengoan eskolan sartzean , zuhaitzari begira geratu eta utzi liluratzen bere magiagatik.

asteazkena, martxoa 4

BIOSFERA IKERTZEN ETA IKASTEN

Lehen hezkuntzako 5. mailakook biosfera ikasten ibili gara, eta ekosistemei buruz ikasi ditugun gauza guztiak “lapbook” eder hauetan bildu ditugu. Begira, begira… Zer deritzozue?

asteartea, martxoa 3

ONDO JATEN IKASI 1. mailakoekin

Lehenengo mailakoak ikasten ari garena: zer jaten dugun , janariaren jatorria, zer den dieta orekatua, menua prestatzen,… Ikusi, ikusi:

HEMEN DUZUE GURE ESKOLAKO IRRATSAIO BERRIA!!!!

Bai, oraingo honetan LH1Bkoei tokatu zaie irratsaioa egitea.  Bere taldekideek beste batzuetan bezala, oso ondo egin dute.


osteguna, otsaila 27

ARTEAGABEITIAN, EMAKUMEAREN EGUNA



Datorren astean zehar emakumearen eguna ospatzeko ekintza ezberdinak egingo ditugu ziklo guztietan. Momentuz eta lehenengo hurbilketa  eta interesa pizteko hormairudi hau jarri dugu sarreran.





Zergatik EGUNEZ EGUN?

ANTTON KAZABON GURE ESKOLAN!

Kurtso honetan 3. mailako ikasleok bi liburu irakurri ditugu: Beñaten eskutitzak eta Momolo. Biak Antton Kazabonek idatzi ditu eta zorionez gure eskolan egon da aste honetan. Liburuei buruz hitz egin dugu eta oso ondo pasatu dugu elkarrekin. Aho korapiloekin jolasean aritu gara eta oparitxo batzuk ekarri dizkigu. Amaitzeko, bere azken liburua (Gabi eta Bernardaren komeriak) erakutsi digu. Gu irakurtzeko irrikitan gaude, eta zuek?

asteartea, otsaila 25

ARTEAGABEITIAKO INAUTERIAK

Aurten ezin izan ditugu argazkiak atera baina oso ondo pasatu dugu. Beti bezal HHko irakasleek pankarta ederra egin zuten.




Gure Balki ere mozorratu zen.


asteartea, otsaila 18

IRRATSAIO BERRIA ZUEKIN!!!!!!

Bigarren mailako ikasle guztiek hartu dute parte eta orain lehenengo mailakoei tokatzen zaie. Seguru primeran ere egingo dutela.

astelehena, otsaila 17

BEKAK 2. TXANDA / 2º GRUPO DE BECAS 2019-20






Eusko Jaurlaritzako mezua:


2020-02-14an zure ikastetxeko ikasleen espediente batzuk ebatzi dira.
Alegazioak aurkezteko epea 29-02-2020a bukatuko da.

Mensaje del Gobierno Vasco:

Con fecha 14-02-2020 Se ha procedido a la resolución de expedientes correspondientes a alumnos de su centro.
El plazo para presentar alegaciones finalizará el 29-02-2020

 

ostirala, otsaila 14

ARTEAGABEITIAKO INAUNTERIAK!!

KAIXO FAMILIAK:

Otsailaren 8an ospatuko dugun jaialdira konbidatzen zaituztegu. Ilusio handiz prestatu dugu. Gustatuko zaizuela eta oso ondo pasatuko duzuela  espero dugu.
Ez ahaztu ezin direla argazkiak atera.



HEMEN klikatu beste gonbidaketak ikusteko





ostirala, otsaila 7

GEOPLANOAK HHan


KAIXO FAMILIAK!

SARRERA HONETAN FORMA DESBERDIN BAT MATEMATIKAK LANTZEKO IKUSI AHAL DUZUE, HAIN ZUZEN ERE, GEOMETRIA.  GEOPLANOARI ESKER, UMEEK MODU MANIPULATIBOAN LANDU AHAL DUTE.

EN ESTA ENTRADA PODÉIS VER OTRA FORMA DIFERENTE DE TRABAJAR LAS MATEMÁTICAS, EN CONCRETO LA GEOMETRÍA. GRACIAS AL GEOPLANO LOS/AS NIÑOS/AS LA TRABAJAN DE MODU MANIPULATIVO.









astelehena, otsaila 3

IRRATI SAIO BERRIA!!!!

Kaixo entzule. Astebete geroago, baina hitzordura huts egin gabe. Saio hau aurrekoak bezainbeste gustatzea espero dugu.