osteguna, azaroa 26

UDAZKENA GURE GELETAN

Urtero udazkena heltzen denean ekintza ugari prestatzen ditugu urtaro berriari ongi etorria emateko, gehienetan jauzitako hostoekin jolasten dugu,udazkeneko ezaugarririk garrantzitsuenak ikasten ditugu,zuhaitza ipintzen dugu gela apaintzeko.... Aurten beste proposamena egin diegu haurrei, horretarako galdera hau egin diegu: zer gertatzen zaie geletan dauzkagun landareei?
Eta aztertzen egon gara ia hilabete bat eta erdi.
5 urte A gelan dauden landareei ez zaizkie hostoak erortzen, are gehiago, loreak eta fruituak atera dira.





Oso ikertzaile onak dira eta egunak zenbatzen egon dira lorea atera arte. Marrazkietan ikusten den moduan 12 egun egon gara itxaroten, beraz alde hori dago bi marrakien artean. Oso landare berezia dago 5 urte B gelan: mimosa 
Zergatik esaten dugu oso berezia dela? Ba... ukituz gero hostoak uzkurtu egiten dira, itxi egingo balira bezala, eta zurtoin txikiak beherantz erortzen dira. Oso sentibera denez sentimenduekin erlazionatu dugu, ea nola sentitzen garen gu horrelako egoeretan: ezkutatzen gara? Oso polita izan da nola ixten diren hostoak ikustea!!

 
Minberari hostoak erortzen zaizkio, ahultzen da udazkenean


Oso ikasketa esanguratsuak izan dira haurrentzat, gainera konturatu dira landare guztiei ez zaiela gauza bera gertatzen.

Todos los años cuando llega el otoño nos gusta realizar actividades para dar la bienvenida a la nueva estación.Este año hemos propuesto a los peques observar que les sucede a las plantas que tenemos dentro del aula. Se han convertido en verdaderos investigadores y se han dado cuenta de muchos detalles.A todas no se les caen las hojas, pueden tener flores y frutos, hay que seguir cuidándoas...

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina

Eskerrik asko zure iruzkinagatik!!!